Ongi Etorri - Debabarreneko turismo bloga - Benetako Euskal Herria

Benetako Euskal Herria zure zain dago

2009/03/03 15:49:56.469 GMT+1

Gure lehiaketak irabazlea du!

Zuentzat Debabarreneko txokorik politenak zein ziren ezagutzeko antolatu genuen lehiaketak irabazlea du, Elgoibarko Korok irabazi du Belaustegi Jatetxeko bazkaria. On egin Koro! Hauxe da bere Debabarreneko txokorik gustukoenaren erreportai polita. Mila esker!

30 lagun inguruk bidali diguzue zuen txoko gustukoenaren proposamena, mila esker denoi. "Ranking" bat egiten saiatuta, gauzak zail xamarrak jarri dizkiguzue baina hauexek dira gehien aipatu dituzuen tokiak:

Urrezko txokoak: Debako Santa Katalina eta Sallobente Elgoibarren.

 

Agustin Agirreren argazkia, Santa Katalina

Larraitz Zialtzetaren argazkia, Sallobente

Zilarrezko txokoak: Karakate-Irukurutzeta, Lastur eta Arrateko Bailara.

Kororen argazkia, Karakate

Dominik jaso ez arren, badira Debabarreneko beste hamaika txoko zuetako batek baina gehiagok jaso dituzuenak, oso toki politak eta esanahi berezia dutenak zuetako askorentzat: Debako hondartza, Kalamua, Sakoneta-Mendatagaina, Elorrixa, Santa Kurutz ermita...

German Ereñaren argazkia, Mendata

Mila esker gure lehiaketa zuen blogetan zabaldu duzuenoi ere, Gariri, Korori eta Aitorri.

Nork: debabarrena.2009/03/03 15:49:56.469 GMT+1
Etiketak: lehiaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Eskerrik asko bene-benetan.

Kriston poza hartu dugu. Oraintxe bidali dizuegu mezu bat jakiteko zer egin behar dugun opariaz disfrutatzeko, jeje.. ;)

Horrelako gehiago antolatu , eh! ;)
Mila esker!

Nork: itxaspe.2009/03/03 18:39:19.023 GMT+1
http://www.itxaspe.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Zure mezua baieztatzeko, idatzi goiko letra horiek beheko koadroan: