Ongi Etorri - Debabarreneko turismo bloga - Benetako Euskal Herria

Nekazal Turismo berriak eskualdean
Urtez-urte Debabarreneko ostatu-eskaintza sendotuz doa. Aurten ere bi nekazal turismo berri zabaldu dira gure eskualdean.

Zubeltzu Torrek, Deban, 5 logela bikoitz, 2 apartamentu eta estudioa ditu. Debako Mardari auzoan dago etxea eta gela guztiek dekorazio eta ikuitu berezia dute. Ezagutu nahi?

Bestetik, Zelai Landa Etxea Mallabiko GOita auzoan dago. Izen berea zuen baserria zahar-berritu dute eta 6 logela bikoitz eta bilera gela ditu. Zelai harrijasotzaile ezagunaren etxea da eta aukera ezinhobea eskaintzen du harrijasotzeko teknikak probatu eta ikasteko. Ezagutu webgune berria.

Euskaltel Euskadi taldea eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoa Debabarrena BTT Zentroan
Azaroaren 8an, Euskaltel-Euskadi taldea eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoa Debabarrena BTT Zentroan izango dira. Aukera aproposa eskaintzen dizugu, beraiekin batera Mintxeta BTT ibilbidean barrena pedalei eragiteko.

Honako egitaraua prestatu dugun hurbiltzen diren guztientzat:

10.30: Ekipazioen zozketarako zenbaki eta BTT Euskadi kamiseten banaketa.

11.00: Mintxeta Ibilbidean barrena bira, Euskaltel-Euskadi taldearekin eta Samuel Sanchez txapeldun olinpikoarekin.

12.00: Itzulera Mintxetara eta abituallamentua.

12.30: Ekipazio zozketa eta Euskalteleko txirrindularien autografo sinadura.

Animatu! Ibilbidearen amaieran Euskaltel-Euskadi eta CDRko ekipamentuen zozketa egingo da.  10 urtetik beherakoak heldu baten laguntzarekin etortzea gomendatzen da.

Antolatzaileak: Debegesako Turismo Saila eta Elgoibarko Kirol Patronatua.

Babesleak: Noticias de Gipuzkoa, CDR eta Iñaki Beristain Banaketak.

Laguntzailea: Euskaltel Euskadi.

Informazio gehiago: www.euskadibttzentroak.com

Urrezko domindun gazta
Mausitxak, gure Gaztaren Ibilbideko derrigorrezko geldialdi den gaztandegiak, munduko gazta lehiaketa garrantzitsuenean (World Cheese Awards) urrezko domina jaso du.

Munduko osoko 2000 gazta aurkeztu dira Munduko Gazta Txapelketan. Elgoibarko Mausitxa baserriko Iñaki Ansola, berria jaso bezain laster, Dublinera joan zen sari banaketan parte hartzera.

Debabarrenean, 5 ibilbide eskaintzen dizkizugu. Gure webgunean produktu eta saltoki guztien sekretuak ezagutuko dituzu: kontaktuak, bideak, argazkiak, elkarrizketak, ... On egin dagizula!

Badugu irabazlea!
Arrateko Igoerako zozketaren irabazlea badugu, Garbiñe Ibarluzea da, Abadiñokoa. Arrateko bailaran asteburua pasatzeko aukera izango du, bertako Krabelin Hotelean.

Debabarrenean aukera desberdinak eskeintzen dizkizugu asteburu hau osazeko: BTT ibilbideak, mendi ibilbideak, flyscharen ibilbidea, museoak, ibilbide gastronomikoak... Zeuk aukeratu!

Zorionak eta ondo pasa!

Zumaia-Deba Trekking-a, gomendagarria!
Pasa den uztailean hemen ondoko post-it-ean mezua jarri genuen zuen Debabarreneko esperientziak ezagutu nahi genituela eta. Lehenengoa jaso berri dugu eta Flysch-aren ibilbidean zehar ibilitako Ivanek GR-121a gomendatzen digu:

"Asteburuko eguraldi ona aprobetxatuz, GR-121a egitea erabaki genuen, Zumaiatik Debara. Zumaian ibai inguruko bistak hartuz hasi genuen ibilbidea eta eguraldiak argazkiak egiteko aukera paregabea eskeintzen zuen.

30-40 minutuan Elorriagara iritsi ginen, hamaiketakoa egiteko toki aproposa dudarik gabe. Merenderoak giro alaia zegoen, haur eta familia ugari egun pasa ederra egiteko prest. Guk ibilbidea jarraitzea erabaki genuen eta laster iritsi ginen Sakonetara. Flysch-en bista ikaragarriak daude puntu honetan eta itsasbehera tokatu ezkero, argazki ederrak egiteko aukera ezinhobea eskeintzeko digu inguruak.

Gure ibilbidea Deban amaitu zen, 3 ordu eta gero.

Uste dut ibilbide hau gida eta guzti egiteko aukera ere badagoela baina bakarrik egiteko ere ez dago arazorik. Ohartxo bat, Elorriagara iristean kartel batean garbi jartzen du norantz jo baina 50 metro eginda gero gezi batek ezkerrera hartzeko dio. Hau ordea, Santiagoko Bidea da beraz, kontuz, eskuinera joan behar da eta.

Hitz bitan, guztiz gomendagarria!"

Eskerrik asko Ivan! Zuk ere zure esperientzia kontatu nahi badiguzu, jarri gurekin kontaktuan.

Bestalde, Flysch-aren inguruko beste kontakizun bat plazaratu du Amatiño kazetariak.

Argazki lehiaketaren irabazlea
Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi genuke lehiketaren emaitza lehenago ez plazaratzearren.

Debabarreneko argazki lehiaketa irabazi duena Joaquin Sanchez ermuarra izan da eta argazki irabazlea hauxe:

Hauxe, bada, eskualdeko promozio turistikoa sustatzeko antolatu dugun lehiaketaren irabazlea.

100 argazki inguru jaso ditugu eta partehartzaile guztien artean egin dugun zozketan  Marisa Opazo, eibartarrak irabazi du bi lagunentzako bazkari edo afaria Txindurri-Iturrin.

Toki eta garai desberdinetako argazkiak jaso ditugu, Eibar inguruko argazki ikusgarriak Naroaren  eskutik, negu garaikoak Itxaspe aldetik, eta baita udazken kutsua dutenak ere lehiaketaren irabazlearen eskutik.

Laster argazki guztiak galeria batean ikusgai jarriko ditugu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

Abian da Debabarrena BTT Zentroa, eragin pedalei!
Pistak prest ditugu! 14 ibilbide, guztira ia 400 kilomentro, zailtasun desberdinetako pistak... etxeko lanak egin ditugu eta guztia prest daukagu. Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa zabaldu dugu Debabarrenean. Zatoz!

Ostiralean inauguratu zen Gipuzkoako lehenengo BTT Zentroa. Ekitaldia Mintxetan ospatu zen, Elgoibarren, bertan kokatu baita Zentro honen harrera puntua. Mintxetan ibilbideen eta beste zerbitzuen inguruko informazioa eskainiko da (bizikleten alokairua, aldagelak, parking-a...). Bestalde, eskualdeko bi Turismo Bulegotan eta 5 kanpinetan ere informazio pertsonalizatua eskainiko da.

Dudarik gabe, gure eskualdeko turismo eskaintza indartuz doa eta hemendik aurrera inguru honetako ibilbide, natura eta paisaiak ezagutzeko aukera berri bat eskaintzen dizugu, kirolaz eta naturaz gozatuz.

Informazio gehiago nahi baduzu ikus ezazu Euskadiko BTT zentroen webgunea.

Argazki lehiaketa aurrera doa
Datorren asteazkenak 23 bukatuko da martxan jarri genuen argazki lehiaketa. Pixkanaka ari gara hainbat argazki jasotzen eta orain arteko zenbait jarri ditugu Debabarrenaren Flickr kontuan.

Argaki hauetaz gain, badira hainbat partaide interneten jarri dituztenak eta hauxe da, adibidez, Maria eta Naroaren kasua.

Gutxi falta da lehiaketa amaitzeko, anima zaitez!

Argazki lehiaketa
Udako hurrengo bi asteak animatzeko asmoz argazki lehiaketa bat antolatu dugu.

Noiz arte:
Uztailaren 23.a arte

Nola parte hartu:

Atera argazkiak.

Bidali emailez hona: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com.

Egin nahi beste argazki, betiere Debabarrenean.

Sari nagusia

Argazki onenaren egileak bi lagunentzako asteburu pasa eta afaria irabaziko du Txindurri iturri nekazalturismoan.

Zozketa orokorra

Parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bazkari bat zozketatuko dugu Txindurri iturri-n bertan.

Oinarriak:

Debabarrenean egindako argazkiak izan behar dira.

Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.

EGUNERAKETA: Argazkiak uztailaren 7 eta 23 bitartean egindakoak izan behar dira. Egunotan daukagun eguraldia ikusirik, lehiaketara aurkezten diren argazkiek ez daukate zertan epe honetan ateratakoak izan behar.

Debegesak argazki hauek erabili ahal izango ditu etorkizunean, beti ere argazkiaren egilea zein den esanaz.
Lehiaketan parte hartzen duten argazkiek CC - BY lizentzia izango dute parte-hartzen duten unetik (hemen lizentziaren xehetasunak).

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

Emailez bidali ondorengo helbidera: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko. Email bakoitzeko argazki bat bidaltzea gomendatzen dugu tamaina arazorik ez izateko.

Flickr-en, edo antzerako zerbitzuren batean, jarri daiteke argazkia. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da emaila bidaliz helbide honetara: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.

Uztailaren 24an emango da jakitera emaitza.

Bi sari banatuko dira. Sari nagusia argazki onenaren egileari emango zaio; saria nekazalturismo batean bi pertsonentzako asteburua izango da. Horretaz gain, parte hartu duten guztien artean zozketa bat egingo da bi pertsonentzako bazkari bat oparituz.

Argazki onena Debegesak aukeratuko du.

Parte hartzaile guztien artean bi pertsonarentzako bazkaria zozketatuko da. Zozketa honetarako ez du axola zenbat argazki bidali diren.

Bi sarien irabazleek astebete izango dute saria onartzen dutela jakinarazteko, bestela Debegesak beste irabazle batzuk aukeratuko lituzke, zozketaren kasuan hau berriz ere eginaz.

Lehiaketan parte hartzen dutenek hemengo oinarri hauek onartzen dituzte.

Gure Flyscharen Ibilbidea
Hitzordua Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentruan jarria genuen, arratsaldeko 4.30etan. Bertan 40 lagun inguru bildu ginen, Mutriku, Deba eta Zumaiako hotel, nekazalturismo, landa-etxe, kanpin.. etako ordezkariak asmo jakin batekin: Flyscharen Ibilbidean barneratzea.

Bisita Nautilusen hasi genuen eta bertan Mutrikuren jatorriaren berri eman ziguten, duela 120 milioi urtetatik gaur egunerarte. Marik, gure gidak, ibilbide guztian lagundu digu.

Irteeran, familiako argazkia eta jarraian, tropelean Mutrikuko porturantz abiatu ginen, zuzenean Jonny Maracaseruntz. Itsasontzian tokia hartu eta abentura eder batean barneratu ginen: lurraren historiaren 60 milioi urtetan barrena bidaia zoragarria.

Saturraran aldera abiatu ginen lehenengo, zerua garbia zegoen eta itsasoa lasai-lasai. Ondoren, Deba alderako norabidea hartu genuen, Mari gure gidaren azalpenei adi-adi. Jentillen harria, itotakoen kobazuloak, pikote, sakoneta... txoko guztiek dute bere istorioa eta denboran bidaia zoragarria da ibilbide guztia.

Arratsaldeko 7etan iritsi ginen Zumaiako portura, oraindik ikasten jarraitzeko gogoz eta zuzenean Algorri Zentrura abiatu ginen. Bertan, Mariren azalpenak adi jarraitu genituen, aldaketa klimatikoak batetik, flyscharen formakuntza bestetik, "extintzio masiboak" ... ba zen zer ikasi han!!

Dudarik gabe, oso bisita interesgarria eta arratsalde pasa ederra atzokoa. Ikusi hemen atzo bildu ginen artean ateratako argazkiak!!