Ongi Etorri - Debabarreneko turismo bloga - Benetako Euskal Herria

Benetako Euskal Herria zure zain dago

2009/01/09 11:23:49.738 GMT+1

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak 10 urte bete ditu

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa bezalako beste bi bakarrik daude mundu osoan eta ez da kasualitatea Elgoibarren, makina erremintaren hiriburuan kokatzea gure museoa. Makina erremintari propio dedikatutako munduko bakarra da Elgoibarkoa, makinak erabat martxan dituena. Dudarik gabe, altxor bat da, bizirik dagoen altxorra. Ezagutu nahi?

Argazkia: Jabi Leon

Ospatzeko arrazoiak ditugu, Museoak 10 urte bete ditu eta. Abenduaren 18an ekitaldi ofiziala burutu zen Museoaren hamar urteko ibilaldian bide-lagun izan dituen pertsona eta erakundeei esker ona emateko. Bertan "korapiloak" banatu ziren. Lehendakariak burutu zuen ekitaldia Museoaren bisitarekin amaitu zen. Gonbidatu guztiek lanbide tradizionalen erakustaldiaz gozatzeko aukera izan zuten.

10 urte hauetan, 30.000 lagun inguruk bisitatu dute Museoa, oraindik aukera izan ez baduzu, aurrerapen bat eskaintzen dizugu. Zatoz museora!

Nork: debabarrena.2009/01/09 11:23:49.738 GMT+1
Etiketak: museoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Zure mezua baieztatzeko, idatzi goiko letra horiek beheko koadroan: