Udako hurrengo bi asteak animatzeko asmoz argazki lehiaketa bat antolatu dugu.
Noiz arte:
Uztailaren 23.a arteNola parte hartu:
- Atera argazkiak.
- Bidali emailez hona: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com.
- Egin nahi beste argazki, betiere Debabarrenean.
Sari nagusia
Argazki onenaren egileak bi lagunentzako asteburu pasa eta afaria irabaziko du Txindurri iturri nekazalturismoan.
Zozketa orokorra
Parte-hartzaile guztien artean bi lagunentzako bazkari bat zozketatuko dugu Txindurri iturri-n bertan.
Oinarriak:
- Debabarrenean egindako argazkiak izan behar dira.
- Parte hartzaile bakoitzak nahi beste argazki bidali ahal ditu.
- EGUNERAKETA:
Argazkiak uztailaren 7 eta 23 bitartean egindakoak izan behar dira.Egunotan daukagun eguraldia ikusirik, lehiaketara aurkezten diren argazkiek ez daukate zertan epe honetan ateratakoak izan behar. - Debegesak argazki hauek erabili ahal izango ditu etorkizunean, beti ere argazkiaren egilea zein den esanaz.
Lehiaketan parte hartzen duten argazkiek CC - BY lizentzia izango dute parte-hartzen duten unetik (hemen lizentziaren xehetasunak).
- Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:
- Emailez bidali ondorengo helbidera: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko. Email bakoitzeko argazki bat bidaltzea gomendatzen dugu tamaina arazorik ez izateko.
- Flickr-en, edo antzerako zerbitzuren batean, jarri daiteke argazkia. Argazkia bidaltzeaz gain izen-abizenak eta kontaktu telefonoa eman beharko da emaila bidaliz helbide honetara: debabarrenaturismo(a bildua)gmail.com. Partehartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.
- Uztailaren 24an emango da jakitera emaitza.
- Bi sari banatuko dira. Sari nagusia argazki onenaren egileari emango zaio; saria nekazalturismo batean bi pertsonentzako asteburua izango da. Horretaz gain, parte hartu duten guztien artean zozketa bat egingo da bi pertsonentzako bazkari bat oparituz.
- Argazki onena Debegesak aukeratuko du.
- Parte hartzaile guztien artean bi pertsonarentzako bazkaria zozketatuko da. Zozketa honetarako ez du axola zenbat argazki bidali diren.
- Bi sarien irabazleek astebete izango dute saria onartzen dutela jakinarazteko, bestela Debegesak beste irabazle batzuk aukeratuko lituzke, zozketaren kasuan hau berriz ere eginaz.
- Lehiaketan parte hartzen dutenek hemengo oinarri hauek onartzen dituzte.
Idatzi artikulu bat