Ongi Etorri - Debabarreneko turismo bloga - Benetako Euskal Herria

Benetako Euskal Herria zure zain dago

2009/07/01 14:48:58.808 GMT+2

Mila esker!

Igandean ospatutako I Debabarrena BTT Martxaren antolakuntzan parte hartu duzuen pertsona, elkarte, enpesa, klub... guztiei eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Mila esker, noski, martxan parte hartu zenuten 225 zaletuei ere, hurrengo urtean ere berriz elkar ikustea espero dugu. Hainbat gauza hobetu beharko ditugu baina oso gustura gaude lortutako emaitzarekin.

Jarraian igandeko martxaren laburpen bideoa eskaintzen dizugu. Zuentzat guztiontzat!

 

I Marcha BTT Debabarrena from Irantzu Urtiaga on Vimeo.

Nork: debabarrena.2009/07/01 14:48:58.808 GMT+2
Etiketak: btt | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/03 09:34:48.358 GMT+2

Debabarrena BTT Martxa

Ekainak 28an Debabarrena BTT Martxa ospatuko da, Elgoibarren. BTT zaletu guztiek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute, laburra 25 km-takoa eta luzea 45 km-takoa, biak Karakate inguruan.

Izen-emateko epea zabalik dago, horretarako formularioa bete eta dagokizun ordainketa egitea beharrezkoa da (federatuentzat 15€ eta ez-federatuentzat 12€).

Giro ona ziurtatuta dago, ingurua paregabea da, sari mordo bat zozketatuko dira, bakoitzari kamiseta tekniko bat oparituko zaizue... Honenbestez, kirola guztatzen zaizuen guztiontzat, hitzordu garrantzitsua duzue honakoa.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu sartu www.debabarrenaturismo.com webgunean edo deitu 943820110 telefonora (Debegesa).

Nork: debabarrena.2009/06/03 09:34:48.358 GMT+2
Etiketak: btt | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/26 09:32:56.568 GMT+2

Mutriku 800

Aurten Mutrikuk urteurren berezia ospatzen du, hain zuzen ere, hiri-gutuna jaso zueneko 800. urteurrena. 1209an Gaztelako Alfonso VIIIak hiri gutuna eman zion Mutrikuri. Honenbestez, Gipuzkoako herririk zaharrenetakoa da.

 

 

Honenbestez, bada nahikoa arrazoi aurtengoa urte berezitzat jotzeko eta hainbat ekimen garrantzitsu antolatzeko. Mutrikuko Udalak  herritarrekin ospatu nahi du urteurrena, euren parte hartzea sustatuz eta herriaren historiara gerturatuz. Nolanahi ere, urtean zehar bisitari guztientzat erakargarriak izango diren  hainbat ekimen antolatuko dira.

 

Euskal Erromeria, Jardunaldiak, Erakusketak, Herri-Antzerkiak, Kontzertuak, Musika Hamabostaldia, Euskadiko Orkestra... dira, besteak beste, ekitaldirik berezienak.

Nork: debabarrena.2009/05/26 09:32:56.568 GMT+2
Etiketak: mutriku | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 15:16:30.668 GMT+2

Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentruak gaur zabaldu ditu ateak.

Armagintza Museoko Eibarko Industriaren Historiari buruzko Interpretazio Zentruak gaur ireki ditu ateak. 700m2 betetzen dituen gune berri honek, XIV.mendetik gaur egun arte Eibarko industriak izan duen bilakera ezagutzeko ibilaldia proposatzen du.

Zenbait gunetan barrena, bisitariak bilakaera ekonomikoa eta industriala ezagutzeko aukera du: industria metalurgikoaren aztarnak, merkataritza eta ekoizpen jarduerak, gremioen antolaketa, lehenego ekimen pribatuak, eskualdearen industralizazioa eta gizarte mugimenduak, eta ekoizpen bide berriak , besteak beste.

Eibarko tailerretan eta fabriketan egindako tresna betetzen dituzte museoaren gune gehienak. Herritarrek emandako piezei esker museoak bilduma ederra osatu du: bizikletak, josteko makinak, idazteko makinak, etxeko tresneria eta beste batzuk . Bilduma honek bisitaria harrituta utziko du.

Ikus-entzunezko baliabideak lagun, bisitariak gure hiriko memoria historikoa eta ondare industriala era erraz eta atsegin baten ulertuko du.

Inaugurazioa 12etan izango da eta ate irekien egunak antolatu dira maiatzaren 13tik 24 arte. Egun horretan sarrera doan izango da ohiko ordutegian.

 

Nork: debabarrena.2009/05/12 15:16:30.668 GMT+2
Etiketak: museoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/26 09:21:27.836 GMT+1

Flyscharen ibilbidearen denboraldi berria martxan da!

Dagoeneko abian da Flyscharen Ibilbidearen denboraldi berria, aukeraz beteriko urteko egutegia prestatu dugu zuretzat eta berrikuntzak ere baditugu!

Flyscharen ibilbideak eguraldi onarekin eta jendez beteta hasi du denboraldi berria. Flyscharen webgunean aurkituko duzu gure eskaintzaren berri eta aurten berrikuntza interesgarriak ditugu, besteak beste, Mendata-Sakoneta eta Nautilus-Saturraran Geotourrak, Urola ibaian Kayakak, Zetazeoak ikusteko irteera... Ikusi bisiten egutegia eta zeuk aukeratu zure bisita gustukoena: Itsas irteerak, Trekking-a, Geotourrak... Kostalde honetako altxor berezienak zure zain daude!

Nork: debabarrena.2009/03/26 09:21:27.836 GMT+1
Etiketak: flyscharen ibilbidea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/03 15:49:56.469 GMT+1

Gure lehiaketak irabazlea du!

Zuentzat Debabarreneko txokorik politenak zein ziren ezagutzeko antolatu genuen lehiaketak irabazlea du, Elgoibarko Korok irabazi du Belaustegi Jatetxeko bazkaria. On egin Koro! Hauxe da bere Debabarreneko txokorik gustukoenaren erreportai polita. Mila esker!

30 lagun inguruk bidali diguzue zuen txoko gustukoenaren proposamena, mila esker denoi. "Ranking" bat egiten saiatuta, gauzak zail xamarrak jarri dizkiguzue baina hauexek dira gehien aipatu dituzuen tokiak:

Urrezko txokoak: Debako Santa Katalina eta Sallobente Elgoibarren.

 

Agustin Agirreren argazkia, Santa Katalina

Larraitz Zialtzetaren argazkia, Sallobente

Zilarrezko txokoak: Karakate-Irukurutzeta, Lastur eta Arrateko Bailara.

Kororen argazkia, Karakate

Dominik jaso ez arren, badira Debabarreneko beste hamaika txoko zuetako batek baina gehiagok jaso dituzuenak, oso toki politak eta esanahi berezia dutenak zuetako askorentzat: Debako hondartza, Kalamua, Sakoneta-Mendatagaina, Elorrixa, Santa Kurutz ermita...

German Ereñaren argazkia, Mendata

Mila esker gure lehiaketa zuen blogetan zabaldu duzuenoi ere, Gariri, Korori eta Aitorri.

Nork: debabarrena.2009/03/03 15:49:56.469 GMT+1
Etiketak: lehiaketa | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/02/06 08:44:57.214 GMT+1

Fitur turismo-azoka

Seguraski zuetako askok ez zenuten azkeneko Fitur turismo-azokara joateko aukerarik izango. Azoka hau estatuko azoka garrantzitsuena da eta bertan 170 herrialde baino gehiagok parte hartzen dute.

Urteroko moduan, Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztu zuen Madrileko azoka honetan, Euskadiko stand-ean, "Costa Vasca"ren markaren barnean. Euskadik aurten irudi berria erakutsi du Madrilen eta eta berriz ere erkidego autonomikoen artean egiten den stand onenaren saria irabazi du. Argazki batzuk ikusi nahi?

Azokak irauten duen 4 egunetan munduko toki oso desberdinetako jendea topatzeko aukera izaten da eta ohikoa da euren bidaiak prestatzeko asmoz folletuz kargatuta dabilen jendea ikustea ere.

Nork: debabarrena.2009/02/06 08:44:57.214 GMT+1
Etiketak: feria costa vasca promozioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/02 08:43:24.952 GMT+1

Lehiaketa aurrera doa!

Iada 20 ekarpen baino gehiago jaso ditugu Debabarreneko zuen txokorik gustukoena aukeratzeko. Lehiaketa puri-purian dago eta txokorik hautatuenak momentuz hauexek dira: Elgoibarko San Lorenzo inguruak, Karakate, Debako Santa Katalina, Eibarko Santa Krutz ermita, Lastur, Eibarren Arrate...

Oraindik garaiz zabiltza, zure txokorik gustukoena zein den jakin nahi dugu, bidali mezu bat komunikazioa@debegesa.com helbidera eta trukean 2 lagunentzat Belaustegi Jatetxean bazkaria irabazteko aukera izango duzu. Begira Agustinek bidali digun argazkia!

Nork: debabarrena.2009/02/02 08:43:24.952 GMT+1
Etiketak: debabarrena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/20 18:02:52.375 GMT+1

Zein da Debabarreneko zure txokorik gustukoena?

Debabarreneko zure txokorik gustukoena zein den ezagutu nahi dugu, baita zergaitia ere. Parte hartzen duzuon guztion artean Elgoibarko Belaustegi Jatetxean bi lagunentzat bazkaria zozketatuko dugu. Partehartzaile bakoitzak proposamen bakarrarekin parte hartuko du eta balorazio sistema honakoa izango da:

*Txoko gustukoenaren proposamena eta zergaitia: 1 puntu.

*Txoko gustukoenaren proposamena, zergaitia eta argazkia: 2 puntu.

*Txoko gustukoena, zergaitia, argazkia eta zure blogean ekimenaren berri eta ongietorri.org blogera lotura: 3 puntu.

Bidali zure mezua komunikazioa@debegesa.com helbidera. Otsailak 28rarte jasoko ditugu proposamenak eta martxoak bian esango dizugu hemen bertan zein izan den irabazlea.


Guztion artean gure eskualdeko txokorik politenak, baliabide turistikoak, paisaiak... ezagutaraztea dugu helburu. Animatu eta zorte on!

Jasotako argazkiak Debabarreneko promozio turistikorako erabili ahal izango dira, beti ere autorearen izena jarrita.

Nork: debabarrena.2009/01/20 18:02:52.375 GMT+1
Etiketak: lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/19 14:33:30.266 GMT+1

Flyscharen Ibilbidearen irudiak

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du eta ondorengo bideoa ikustera gonbidatu nahi zaitugu. Flyscharen ibilbidearen tokirik politenak erakusten ditu Mutriku, Deba eta Zumaian barrena egindako bidaiak. Laster, 2009ko bisita-agenda prest izango dugu eta honen berri emango dizuegu.

Nork: debabarrena.2009/01/19 14:33:30.266 GMT+1
Etiketak: flysch | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)